Abesti ezagunak orkestraren kontzertuan

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 17a

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini zuen zapatuan Bergarako Santa Marinan. Elizak eskaintzen duen akustika onaz baliatuz, sei pieza eskaini zituen orkestrak bertaratutakoen gozamenerako. Abesti ezagunenak izan ziren Beethovenen 5. sinfoniako lehenengo mugimendua, Forrest Gump Suite eta Abba taldearen abestiez osatutako Abbaphonic pieza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak