Goizean goiz patinete, bizikleta eta abar hartu eta Bergarako gaztetxean elkartu ziren pati-poteoa egiteko. Hitzordura ez zen uste bezain beste jende batu, baina bai bazkarira. Sukaldariek prestatutako entsalada, haragi gisatua eta mazedonia jatera 35 lagun inguru elkartu ziren. Bazkalostea hamaika bertuteko bertsolariek girotu zuten.
Parraldak gauean jarraitu zuen musika doinuek lagunduta. Bertsio gaua egin zuten Bergarako hainbat musikarik, eta ondoren La Familia Iskariote taldea igozen oholtza gainera. Parranda dagoeneko gaztetxean oso ezaguna de Dj Elvis Cainorekin amaitu zen.