Erakustaldi koloretsua ikasturtea agurtzeko

Ubane Madera 2012ko ekainaren 16a

Dantza klasiko eta modernoak uztartuta, Labegaraietako kantxa kolore biziz bete zuten atzo Ariznoa Gimnasia Erritmikako klubeko dantzari gazteek. 110 dantzarik 25 aktuazio erakutsi zituzten gurasoen begirada, txalo, eta argazki eta bideo-kamera artean. 5 urteko txikitxoenetatik hasi eta 20 urte baino gehiagoko dantzari gazteek erakutsi zituzten euren abileziak. 

Ariznoa Gimnasia Erritmiko Klubak atzo, egubakoitza, agurtu zuen aurtengo ikasturtea, Labegaraietako kantxan. "Udan nagusiek entrenatzen segituko dute, baina gainontzekoek oporrak hartuko dituzte irailera arte", adierazi zuen Lorea Alberdik, elkarteko kideak.

Eta ondo irabazitako oporrak izango dira horiek, urteko jardunaren emaitzekin pozik daude-eta, klubean, oso pozik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak