Kotzertuak eta kalejira kurtsoari amaiera emateko

Maialen Regueiro 2012ko eka. 16a, 12:20

Bergaran musika doinuak entzuteko aukera egongo da aste bukaeran. Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du zapatuan, eta domekan, aldiz, Udal Musika Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu.

Zapatuko hitzordua

Bergarako Orkestra Sinfonikoak urtero ekainean egiten duen kontzertua eskainiko du bihar, Santa Marina elizan,  20:00etan eta 45 minutu inguru iraungo du. Hain zuzen ere, bost obra eskainiko dituzte eta kontzertua amaitu aurretik, sorpresa gisa, musika irlandarra eskainiko dute. Hitzordu hau herritar guztiendako da eta doakoa izango da.  Alfredo Gonzalez Chirlaque orkestra zuzendariaren arabera: “Kontzertu hau urtero egiten dugu kurtsoari amaiera emateko”.  Izan ere, kontzertu honetan entzungo diren obrak ikasturte osoan zehar entseatu dituztenak izango dira. Kontzertu horretaz gainera, Bergarako Orkestra Sinfonikoak beste kontzertu bat eskainiko du ekainaren 29an, Elorrioko Parrokian, 22:00etan.

Hitzordu honetan entzungo direnak: Cuarteto para Cuerdas en Re Mayor, Primer Tiempo, Lo egin maitea, BSO Forrest Gump eta ABBA.

Domekako hitzordua

Domekako hitzordua, berriz, goizean izango da. Izan ere, 11:30ean Bergarako Udal Musika Bandak kalejira egingo du Bergarako hainbat kaleetan zehar. Kalejira Bidekruzeta auzoan hasiko da eta San Pedro, Burdinate eta Barrinkaletik igaroko da San Martin plazara iritsi arte. Chirlaquek zehaztu du  "kalejira honek 30 minutu" iraungo duela. Eta kalejira amaitzean, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Espoloian 12:30ean. Hain zuzen ere, sei obra entzuteko aukera egongo da, Chirlaquek adierazi duenaren arabera. Kontzertu hori ere herritar guztiei zuzendutakoa eta doakoa izango da.

Hitzordu honetan entzungo direnak: Campo de Rosas, Ivanhoe, Suit provençale, Katiuska, The Girls of Jobim, Umore ona.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak