Euskarazko irakurzaletasun astea

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 13a

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak uztailaren 2tik 7ra euskarazko irakurzaletasun astea antolatu du. Euskal irakurketa sustatzea dute helburu, eta honen bidez, euskararen erabilera gozagarria bultzatu  nahi dutela adierazi dute antolatzaileek.

Aste guztian zehar, uztailaren 2tik 7ra, euskarazko liburuak merkeago erosteko aukera izango dute irakurleek. Izan ere,  Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura)  erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela Jarduneko bulegora eraman eta bertan deskontua abonatuko diote liburu erosleari. Deskontuaren diru hori jasotzeko epea uztailaren 13ra arte izango da.

Haurrentzat ipuin kontaketa

Uztailaren 4an, 17:00etan, Agorrosineko kanpoko igerilekuan haurrentzat ipuin kontaketa antolatu dute. Eguraldi txarra eginez gero,  San Martin plazako arkupetan egingo dutela adierazi dute Jardun elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak