67 laguni egin zieten alkoholemia froga eta lauk eman zuten positibo; drogen froga egindako 17en artetik, 14k.
Herrizaingo Sailetik emandako datuen arabera, droga kontsumoak "gora" egin du azken urtean eta, gorakada hori mozteko helburuarekin, kanpaina berezia eraman zuten aurrera aurreko astean. Iturri horren arabera, urteko lehen bost hilabetetan 238 lagunek eman dute positibo –iaz 571 izan ziren–. "Askotariko kontsumo, asteburuetako kontsumoaren igoera edota arriskuaren hautemate falta bezalako faktoreek areagotu egiten dute arriskua auto gidarien artean, gazteen artean, batez ere".