Herritar batzuen proposamenari jarraituz, aurkeztu beharreko argazkientzat honako gaia proposatu du Euskara Batzordeak: Antzinako ohiturak, sineskerak, antzinako jolasak, lanak, tresnak... Bergaran presentzia duten edo izan dutenak.
Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Epaimahaiari dagokionez, Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.
Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura eramanda. Esan bezala, irailaren 25era arte jasoko dituzte argazkiak.
Argazkien gaia zentratzeko lagungarri izan daitekeelakoan, erreferentzia gisa, Bergaran presentzia duten edo izan duten zenbait ohituraren erreferentziak aurki daitezke Bergara aldeko hiztegian edota Ahotsak.com helbidean.