Beatles, Kaxiano edo Gardel modukoak, ikasturteari agur esateko

Usoa Agirre 2012ko eka. 11a, 11:39

Azken soinu proba eta ukituekin, saioa hasi baino minutu batzuk lehenago, urduritasuna nabari zen Bergarako musikari txikien artean. Ateak zabaldu, guraso eta senideak  pilolalekuko jesalekuetan banatu eta, txintxo eta isilik, neska-mutikoak prest zeuden ikuskizunerako. Urduritasuna ez zitzaien nabaritu ez hasieran ezta amaieran ere; profesionalen moduan aritu ziren.

Harmailetatik bertatik abesbatzako txiki eta nagusiagoek egin zieten ongi-etorria entzuleei. Aurkezleek kortesia guztiak egin ostean, biolinak sorbaldetan, Suzuki taldekoek jo zuten lehenengo. Eskolako akordeoi orkestrak mexikar kutsu betea izan zuen, emanaldiko abesti izarretako bat jota: Viva Mexico; txalotua izan zen oso. Prestatzen dabiltzan musikaleko protagonista Peter Pan-ek ere (Aitor Garitano) abestu zuen eurekin batera. Abesbatzetako taldeek ere txalo zaparrada jaso zuten munduko abestiekin eta amaierarako onena zeukaten gordea, gainera.

Emanaldiko destakatuak bi izan ziren: batetik, Gazte bandak Kaxiano, musika ontzi baten jo zuen; eta bestetik, talde guztiek abesbatzarekin batera Bergarako Musika Eskolako Martxarekin amaitu baino lehenago jo eta abestu zuten The Beatlesen 4 urtaroak. Saioaren ostean afari legea egin zuten frontoian parte-hartzaile eta gurasoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak