Ekainaren 15ean erakustaldia eskainiko dute Ariznoa Taldeko gimnastek

Erabiltzailearen aurpegia Katalin Antxia 2012ko eka. 8a, 19:08

Bukatu da 2011-2012 denboraldia Ariznoa taldeko gimnastentzat. Urte arrakastatsua izan da bergarako taldearentzat, Gipuzkoa eta baita Euskadi mailan ere sailkapen onak lortu baitituzte. Denboraldiari agur esateko erakustaldia antolatu dute ekainaren 15ean, ostirala, Labegaraietako Polikiroldegian, arratsaldeko 18:00etan.

Hauek izan dira denboraldian lortutako klasifikazioak:

  • Alebin A taldea: Gipuzkoako txapeldunak, eta Euskadiko bigarrenak
  • Alebin B taldea: Gipuzkoako txapeldunak
  • Alebin taldea Udaberriko Torneoa: Gipuzkoako txapeldunak
  • Infantil A taldea: Gipuzkoako hirugarrenak eta Euskadiko laugarrenak
  • Jubenil A taldea: Gipuzkoako hirugarrenak
  • Senior A taldea: Gipuzkoako bigarrenak
  • Jubenil A banaka: Ane Miren Muguruza, klasifikazio orokorrean Gipuzkoako bigarrena, eta Euskadiko laugarrena. Uztaiarekin Gipuzkoako txapelduna eta Euskadiko hirugarrena.
  • Senior B banaka: Maitane Hernández, klasifikazio orokorrean Gipuzkoako txapelduna eta Euskadiko laugarrena. Uztaiarekin Gipuzkoako txapelduna eta xingolarekin Gipuzkoako txapelduna eta Euskadiko hirugarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak