Mariaren Lagundikoak irabazle etorkizuneko baserria irudikatuta

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ekainaren 7a

Ikastetxe horretako ikasle taldeak Eibarko Armeria eskolaren teknologia lehiaketako lehen saria jaso dute. Energia berriztagarrien aplikazioan oinarritzen den baserriaren maketaren jaso dute saria.

Bergarako Mariaren Lagundiko bost ikaslek, Iñigo Martinez, Mikel Luna, Joseba Anton, Paul Azkargorta eta Maider Agirrezabalek, jaso dute saria; atzo jaso zuten, Eibarren egindako ekitaldian. Gazteok Etorkizuneko baserria izeneko lana aurkeztu dute Eibarko Armiaria eskolaren teknologia lehiaketara eta horixe da lehen saria eman diena.

Energia berriztagarriak

Maketak lau modulu ezberdin ditu: negutegiak, argia detektatzeko teknologia aplikatzeko balio du, izan ere, teilatua ireki edo itxi egiten zaio eguzkiaren irradiazioaren arabera. Lau geladun baserria ere eraiki dute eta gehitu dizkioten plaka fotovoltaikoek sei voltio sortzeko gaitasuna dute eta gelok argitzen dituzte. Horrez gain, ura ateratzeko haizearen indarra erabiltzen duen putzua ere egin dute eta baita mugimendu sentsore baten bidez atera irekitzen zaion ikuilua ere.

Lan horrekin, 750 euroko saria jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak