Atzo, eguaztena, izan zen hitzaldia, Koldo Saratxagaren eskutik sortutako Ner Groupen bitartez eta institutuko goi mailako azken ikasturteko ikasleei zuzenduta. Ner Groupetik, Gbe-ner elkartearen koordinatzaile Juanje Anduagak enpresak kudeatzerakoan erabiltzen duten harreman estilo berriaren aurkezpena egin zuen, eta Bergarako Royde enpresako bi kidek euren enpresan ezarritako esperientzia kontatu zuten; estilo horren bidez, enpresa barruan pertsonei eman behar zaien balioaren eta gardentasunaren garrantzia azpimarratzen dutela azaldu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.