Abuzturako umeendako multijarduera saioak antolatu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ekainaren 7a

Kirol zerbitzuak antolatu ditu, Agorrosingo kirol gunean, lehenengoz. 4-7 eta 8-12 urte arteko umeendako bi txanda egongo dira eta izenematea zabalik dago.

Lehenengo txanda uztailaren 10etik abuztuaren 10era izango da, eta bigarrena, abuztuaren 13tik 24ra. Astelehen, eguazten eta egubakoitzetan izango dira saioak, 10:0etaik 12:00etara, eta gutxieneko ume kopurua hamarrekoa izango da.

Prezioari dagokionez, erroldatutakoen kasuan 36 euro dira abonatuendako eta 54 euro abonatuta ez daudenendako. Ez erroldatuen kasuan, 48,8 euro ordainduko dute abonatuek eta 64,8 abonatuta ez daudenek.

Izenematea dagoeneko zabalik dago, Agorrosinen, eta ez da zozketarik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak