Askori, akaso, ezaguna egingo zaie kontua, azken hilabeteetan sekulako arrakasta izaten ari den LMFAOren Party Rock Anthem abestiaren bideokliparen argumentua antzekoa da-eta. Bada, Mariaren Lagundiko ikasleek egokitu egin dute bideo originala. Ez dute detaile bat bera ere kanpoan utzi eta originalaren berdin-berdina egitea lortu dute. Ikusgarria da benetan. Hemen ikus dezakezue.
Entsegu ordu asko
Emaitza on hori lortzeko orduak eta orduak eman dituzte entseatzen. "Ikaragarria izan da ikasleek egin duten esfortzua. Askotan, eguerdian etxera bazkaltzera joan barik entseatzen gelditzen ziren ikastolan. Ogitartekoa azkar-azkar jan eta gelara itzultzen ziren. Txalogarria izan da".
Martitzenean jakin zuten berria eta astean zehar ez da izan beste gairik izan Mariaren Lagundiko pasilloetan. Bada, irabazitako 3.000 euroekin zer egin pentsatzen ari dira orain.




