Atabal elkarteko Juan Carlos Arrietak jantzi zion lepokoa eta pozik eta ilusioz jaso zuen bergararrak saria. Abankargazko piezekin eta arma zaharrekin esperientzia luzea dauka Linazisorok; garai baten abankargazko armekin Gorla aldean egiten zen tiroketako bultzatzaile nagusia zen. Era berean, besteak beste, Gasteiz edo Eibarko jaietan ere parte hartu izan du antzinako armekin. Soraluzeko jaietan ere aterako da aurki.