Mahai bakoitzaren alokairua 20 eurokoa izango da eta eskatzaile bakoitzak ezin izango ditu 5 mahai baino gehiago hartu; ezta mahai bakoitzeko 8 aulki baino gehiago ere. Bestalde, eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko da eta egindako eskaerarekin batera agiria jasoko du, jasotako materiala zehaztuz.
Mahaiak noiz jaso eta noiz itzuli
Mahaiak eta aulkiak ekainaren 30ean, zapatua, entregatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kantina ondoan. Entregatu uztailaren 1ean, San Martzialgo erromeriaren ondoren egin beharko dira eta horretarako puntu konkretu bat jarriko dute San Martzialen. 19:00etatik 21:30era entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko sigilua jarriko zaio eskaera egiteko egunean kultura etxean emandako orrian, fidantza jaso ahal izateko.
Alokatutako mahai eta aulkiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du sigilurik jasoko, eta ondorioz, findantza galdu egingo du.
Fidantza non eta noiz jaso
Fidantza uztailaren 4tik 11ra bitartean (biak barne) jaso ahal izango da, astegunetan, kultura etxean, 18:00etatik 21:00etara. Sigilatutako papera eraman behar da.