Laurobak azken diskoa aurkeztuko du Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 6a, 12:00

Lauroba talde donostiarrak azken diskoa aurkeztuko du oraingo barikuan, ekainaren 8an, Bergaran. Jardun euskara elkartearen eskutik datoz, Kultur Errotaren barruan. Munibe plazan izango da, 22:30ean hasita. Doan izango da. 'Iglu bat basamortuan' izeneko diskoko kantuak izango dira protagonista. Power pop abesti bikainez osatutako diskoaz gozatzeko aukera, hortaz.

2004. urtean ekin zioten Iker eta Haritz Lauroba anaiek pop-rock estiloan oinarritutako proiektu berriari. 2005ean grabatutako maketa eta bi kanporaketetan emandako kontzertuei esker, 2006ko Donostiako rock lehiaketa irabazi zuten. Lehen sari hori baliatuz, lau abestiko E.P. bat grabatu zuten.

Euskal Herri osoan zehar kontzertuak ematen ibili ostean, 2008an iritsi zen Laurobaren lehen lan luze, Gor diskoetxearen eskutik, Gauari, gauarekin izenekoa.

2010eko martxoan kaleratu zuten bigarren diskoa, hau ere Gorren eskutik, Egunarekin izenekoa. Disko horretan aurkitzen da Muxu batekin abestia, Gaztea irratiak 20 urtetako 20 maitasun abestirik onenen artean aukeratu zuena eta Loving Gaztea diskoaren barruan azaltzea dena.

Maiatzean aurkeztu zuten Iglu bat basamortuan disko berria, disko guztietan moderno eta iradokitzaileena dela diote adituek, kontrastez josia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak