'Konkistak 500 urte' hitzaldia gaur, Bergaran

Edu Mendibil 2012ko eka. 5a, 18:02

Nabarralde elkartearen eskutik, bi hitzaldi izango dira Bergaran datozen egunotan. Lehenbizikoa gaur, martitzena, Irizarren, 19:00etan: Beñi Agirrek eta Angel Rekaldek 'Konkistak 500 urte' izenburuko hitzaldia egingo dute.

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Rekalde tolosarra eta hainbat lan eman ditu argitara. Beñi Agirre historialaria da, hernaniarra sortzez.

Hurrengo hitzordua datorren martitzenean, hilaren 12an, izango da, ordu eta toki berean. Oskar Arantzabal izango da hizlaria. Arantzabal (Eibar, Gipuzkoa, 1967) ekonomialaria da. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hamabi urtez aritu da esportazioan lanean. Independentziaren bideragarritasun historikoa gaia jorratuko du Bergaran. Hitzaldiok, esan bezala, Nabarraldek antolatu ditu, Udalaren laguntzaz.

Nafar Estatua

Memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzate lanean Nabarralde elkarteko kideek. Tasio Agerre da elkarteko presidentea eta haren hitzetan "guretzako, nafar Estatuko hiritarren baldintza politikoa bete-betean berreskuratzea gure oinarrizko eskubide demokratikoa da, nahitaezkoa gainerako eskubideak modu egokian gauzatzeko. Gizakiaren zein gizataldearen presentzia esan nahi du honek munduko kultur, hizkuntza eta ekonomiaren alorrean". Hitzaldietara joateko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak