Antolakuntzan lagundu nahi duten bolondresek hurrengo telefono zenbakira deitu dezakete, 943 76 48 51 edo mezu bat bidali pol-pol.menditaldea@hotmail.com helbidera. Bolondres bezala parte hartzeko honako informazioa ematea ezinbestekoa da: izena eta bi abizenak, NAN zenbakia, harremanetarako telefono bat eta kamiseta neurria. Izena emateko azken eguna, ekainak 20, asteazkena, izango da.
Lagunas de Neila aldera irteera
Beteranoek Gorla Alpino taldearekin batera, ekainak 16-17 astebururako irteera antolatu dute Lagunas de Neila aldera. Irteeran parte hartu nahi dutenek, Pol Pol mendi taldearen bulegoan hartu ditzakete tiketak. Parte hartzaileak larunbatean, ekainak 16, goizeko 06:00etan frontoitik irtengo dira.