Bergarako atletak denboraldi biribila darama, eta 23 urtez azpiko kategorian aurten agintzen dabil. Ondarroako distantzia olinpikoko sailkapen orokorrean 11. egin zuen (2:05:03), eta bere kategorian txapeldun izan zen.
Baina Mikel Muxika ez zen podiumeko lehen postura igo zen taldekide bakarra izan, Raquel Alonso hirugarren sailkatu zen Euskadiko Txapelketan (2:44:59) beteranoen mailan, eta gizonezkoetan Andoni Illarramendi (2:06:39) bigarren izan zen, beteranoetan baita ere. Eurekin batera, gainontzeko taldekideek egindako lanari esker Antxintxika bigarren sailkatu zen taldeka.
Lasterketaren gaineko datu gehiago, hemen