Domekan Eibarren, lasterketa gogor eta luzean, 9 laguneko ihesaldia egin zen eta bertan Ion Aranzabal eta Asier Taboada izan ziren Lokatzakoen ordezkari. Lastur eta Kalbario gainetan, Taboada, aurreko postuetan pasa zen eta Aranzabal bera ere bertan zebilen.
Azkenik, Eibarren, Unbeko aldapan, Ander Aranburu izan zen indartsuena eta Taboadak 4. postua eskuratu zuen, baita mendiko saria ere, Kevin Suarez Espainiako ziklokross txapeldunaren aurretik.
Jon Aranzabal 10 lehenengoen inguruan sartu zen eta taldeko beste txirrindulari guztiak tropel nagusian sartu ziren.
Hala, Sumofic-Igartuako txirrindulariak hilabete bukaeran izango duten Gipuzkoako Itzulirako puntuan daudela erakutsi dute; ea iaz lortutako emaitzak berdintzen diren.