Agorrosinen ate irekien eguna egingo dute domekan

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 30a

Datorren igandean, hilak 3, Gipuzkoa osoan Ate Irekien Eguna izango da,hori dela eta Bergarako Udalak erabaki du, aipatutako egunean Agorrosingo kirol instalaziora sarrera doan eta librea izatea. Hau da, 10:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 20:00etara, Agorrosinera hurbiltzen diren herritarrek, ez dute sarrerarik ordaindu behar izango.

Horrez gain Udal pilotalekuan Hanka Labankako kideen eskutik, goizeko 10:00etatik 12:00etara irristaketa saio irekia izango da eta 12:00etatik 13:00etara, dantza aerobikoaren saioa izango da Pilotalekuan. Bi ekitaldi horiek irekiak eta doan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak