Goizean tabernen arteko herri kirol txapelketarekin berotu dituzte motorrak, eta Espoloian musikaz gozatzeko aukera izan dute. Bitartean, usain ezin hobez bete dira plaza inguruko kaleak, izan ere, herri bazkarirako paella erraldoia gertatzen jardun dute hainbat lagunek udaletxeko arkupetan.
Arratsalderako errekortadore eskola ibiltaria, pilota partiduak eta berbena jasotzen ditu egitarauak; eta gauerako, kontzertuak eta dantzaldiak.
Bihar, martitzena, jaietako azken eguna izango da, eta umeak izango dira protagonista.