Euskadiko finalerako sailkatu dira Ariznoakoak

Jon Berezibar 2012ko maiatzaren 28a

Zapatuan lortutako emaitza onekin, bai taldeka, zein banaka ere, taldeko kide guztiak sailkatu dira Euskadiko Txapelketako Finalerako. Durango egingo dute finala datorren zapatuan, ekainak 2.

Lan polita egin zuten zapatuan etxean Bergarako gimnastek. Bai banaka zein taldeka ere, lehen postuetan sartzea lortu zuten gimnastek zapatuan Labegaraietan.

Ariznoako senior taldekoak bigarren geratu ziren Gipuzkoako Federatuen Amateur mailako txapelketan eta hamarren gutxigatik ez zuten eskuratu lehen postua. Gazteen mailako taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Banakako gazteen mailako A mailan Ane Miren Muguruzak xingolarekin lehen postua lortu zuen eta sailkapen orokorrean hirugarren geratu zen. Gazteen B mailan Maitane Hernandezek ere xingolarekin lehen postua eskuratu zuen eta baita uztaiarekin ere. Sailkapen orokorrean lehenen geratu zen Hernandez zapatuan. Eskolarteko txapelketako kadete, gazte eta senior txapelketak ere jokatu zituzten zapatuan Labegaraietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak