Bergara jaietan harrapatu zuen azken jardunaldiak

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 28a

Jokalari gazteez osatutako taldeak 1-4 galdu zuen serio etorri zen real Unionen kontra. Ligan lanak ondo beteta, eta azken jardunaldian herriko jaiak. Beharrik ez dagoenean taldeak lasaitu egiten dira, eta baita jokalariak ere. Hainbat arrazoi tarteko Neka Galanek gazte askorekin jokatu zuen Real Unionen kontra –eta beste jokalari asko ohiko lekutik aldatuta–, Agorrosin hutsik egon zen partiduan.

Lehenengo zatian mahoneroek oso lan txukuna egin zuten Real Union taldearen kontra (0-0), ondo eutsi zioten ligan bosgarren amaitu duen taldeari, baina bigarrenean Irungoek 15 minutu bikain izan zituzten, aurrelariek duten maila erakutsi zuten, eta ia-ia jarraian egin zituzten hiru gol.

Liga amaiera izan arren Irungoak amorratuta etorri ziren Agorrosinera, lan serioa egiteko asmoz, eta liga ahaeta goren amaitzeko nahiaz. Aurrekoen borrokan ibiltzeko 4-5 puntu falta izan zaizkie, baina ez zuten bosgarren postua inondik inora galdu nahi, Beti Gazte estutzen zetorren-eta.

Hala, Bergarak Iñigo Machoren bitartez egin zuen gola, hori ere ederra, baina kanpotarrek laugarrenarekin borobildu zuten arratsaldea.

Neka Galanek jarraitu egingo du

Liga amaituta, Bergarak beste urte batzuetan baino aldaketa gutxiago espero ditu datorren denboraldira begira. Jokalari gehienek jarraitzeko asmoa erakutsi dute, eta Neka Galanek ere entrenatzaileen aulkian jarraituko du. Hala, urte ona egiteko oinarria du Bergarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak