Caja Rural taldeko Ramon Dominguez txirrindulariak irabazi du gaur amateur mailan klasiko bat den Pentekoste saria. Azken kilometroetan hainbat eraso eman dira eta Dominguezek eraso horiei eutsi ostean, azken metroetan azken erasoa eman du garaipena lortzeko: "Duela bi urte ere irabazi nuen eta distantziak ondo nekizkien. Banekien non amaitzen zen, eta beraz, non eman behar nuen erasoa. Zorionez, dena ondo irten da". Bergarako lehen sailkatuak, Mikel Aristi, gustura geratu da egindako lanarekin baina helmugara leher eginda eta indar barik heldu dela aitortu digu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.