Bitorianatxo jaitsi bezain laster gora eta gora egin dute festarako gogoek Bergaran eta gaurkoa talentuen eguna izan da. Hain zuzen, bi lehiaketa egin dituzte goizean, batetik haur eta gazteen plastika sariketa, ehundik gora parte hartzailerekin – sekula baino gehiago – eta talentua frogatu dute Bergarako gaztetxoek. Hona arista gazteak:
Lapiko arteko artista ugari ere batu da plazan elkarteen arteko bakailao lehiaketan. 12 elkartek hartu dute parte baina goxoena Iñaki Umerez eta Jose Vicente Marauri, San Juan elkartekoek eginiko bakailaua izan da. Aitortu digute nafar olioan egon dela koxka eta epaila bati atera diogu saltsan asmatu duela bikote beteranoak.
Irudian aurtengo txapeldunak eta bgarren eta hirugarren postuan geratu diren bikoteak (Umore Ona eta Pertxa elkartekoak).
Ekitaldi nagusien argazkiak hemen eta alboko zutabean aurki ditzakezue eta horrekin nahikoa ez bada, onena kalera atera da eta jaiaz gozatzea. Hemen gaurko egitaraua. Dantzarako aitzakia barik ez da inor geratuko, hala nahi izanez gero.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.