Koldo Eleizalde 2012 sari ematea ekainaren 2an izango da

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2012ko maiatzaren 25a

Sari emate ekitaldia hurrengo asteko larunbatean, ekainaren 2an, eguerdiko 12etan izango da herriko Udal Pilotalekuan.

Bertan, sariak emateaz gain, ikastetxeek prestatutako zenbait emankizun izango dira eta saritutako lan batzuk ere ikusi edo entzun ahal izango dira.

Parte-hartzeari dagokionez, antolatzaileek adierazi dutenez, "guztira aurreko urteetako antzeko kopurua izan dira, baina nabarmentzekoa da nagusien kategorian batzuetan izan den gorakada, besteak beste, ipuin idatzian, komikietan eta ipuin-kontaketa/antzerkian". 

Aurreko urteetan oso bakanak izan ziren 18-20 urtez gorako partaideak eta aurtengoan taldetxo polita izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak