Haizeberri zentroak antolatuta, seme-alaben elikadurari buruzko ikastaroa izango da ekainaren 2an Angiozarren. Ikastaro teoriko praktikoa izango da, 10:00etatik 17:00etara. Elikadura osasuntsua eta orekatua jorratzea da helburua. Ikastaro egunean landutako jakiak dastatuko dituzte partaideek ekainaren 2ko saio horretan. Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da eta izen-ematea ondoko telefono zenbakietan egin daiteke: 662 34 78 04 (Anton Otaola) edo 676 63 89 07 (Inmaculada).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.