Bergara Hiria lehiaketako argazkiak Aroztegin

Edu Mendibil 2012ko maiatzaren 25a

Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira gaurtik Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Jorge Murgiondo, Benito Cantero eta Agustin Gurrutxaga bergararrak daude sarituen artean aurtengo edizioan.

Zuri-beltzean Luis Pontijas astigarragarra eta koloretan Andres Indurain irundarra izan dira irabazleak, hurrenez hurren, Dunas eta La hora de comer lanei esker. Bigarren saria zuri-beltzean Jorge Murgiondo bergararrak eskuratu du, Egurra eta gameluak argazkiarekin, hirugarren saria Josu Garai legazpiarrak eta herriko onena Agustin Gurrutxaga izan da.

Koloretan, Manu Barreiro beasaindarrarendako izan da bigarren saria, hirugarrena Benito Canterok irabazi du Urbia izenburuko lanagatik eta, azkenik, herriko onenari zegokion saria Jorge Murgiondok eskuratu du, Laida lanagatik.

40 argazki erakusketan
Guztira, 273 argazki jaso dituzte lehiaketaren 28. ekitaldian, 120 zuri-beltzean eta 153 koloretan. Aroztegiko erakusketan 40 argazki onenak izango dira ikusgai, ekainaren 25era Ohiko ordutegian izango da zabalik Barrenkaleko aretoa: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeka eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.Sari banaketa gaur, egubakoitza, egingo dute, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak