Hemen duzue zapatuan Gorlako Igoeran Aitor Zabaletaren auto barrutik egindako igoera. Guztira lau hartualdi ezberdin ditu, lau kamera: kasko gainekoa, albokoa, bolantea eta aldagailua erakusten dituena, eta autoaren barruan, pedalak erakusten dituena. Igoera hau arratsaldean inork egin zuen denbora onenekoa da (03:02,082), entrenamendu txandan grabatutakoa. Zapatuan, baina, Gorlan ez zen Zabaleta azkarrena izan –eta hori albiste da–. Laugarren sailkatu zen Bergarakoa.
Eskerrak Aitor Zabaletari, eta Josetxo Arantzabali:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.