Beti-Bustiko piraguistak bikain ibili ziren aurreko asteburuan Galizian, Ulla ibaian, Espainiako Kopako hirugarren proban. Domekako finalean, K-1 modalitatean, Patxi Ugalde, Beñat Lizarralde y Aritz Gimbert bergararrek podiumera igotzea lortu zuten (argazkian). Lehen aldia da Beti-Bustikoek podiumeko hiru plazak betetzen dituztela Espainiako Kopako proba baten. C-2n, Gimbert eta Ugalde hirugarren geratu ziren eta Lizarralde eta Jokin Labaien, laugarren. Kadete mailan, 14. tokian sailkatu zen Labaien. Javier Del Rey gaztetxoa eta Kuxi beteranoa ere onenen artean izan ziren. Oraingo asteburuan Bidasoan lehiatuko dira Beti-Bustiko gaztetxoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.