Musika Eskolak Luis Laskurainen koadro bat zozketatuko du

Edu Mendibil 2012ko maiatzaren 22a

Luis Laskurain margolari bergararrak koadro bat eman dio dohaintzan Musika Eskolari, 'Peter Pan' musikalaren finantziazioarekin laguntzeko. Hain zuzen ere, zozketa antolatu dute Musika Eskolakoek eta txartelak euro baten truke daude salgai. Laskurain bi koadro daude ikusgai Biltokin eta horietatik bat zozketako irabazlearendako izango da. Ekainaren 9ko Udaberriko Kontzertuan egingo dute zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak