Bergara KEk eta Mondragon Futbol Taldeak kopako finalerako zozketak egin dituzte. Bietan ere sari bera da: Athletic eta Barcelonaren arteko partidurako bi sarrera eta 400 euro. Bergara KEren zozketan 5.752 izan da saritutako zenbakia eta Jesus Joakin Balzategi izan da irabazlea. Mondragon taldearen zozketan, berriz, 4.444 txartelaren jabeak izango du finalera joateko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.