Aitor Zabaleta faboritoa zen atzoko igoeran; hala, entrenamendu-bueltako lehenengo ibilbidean denbora onena egin zuen (03:00,100), Varela atzetik zuela (03:02,082). Baina hurrengo bueltan, Varelak 7 segundo erabakigarri atera zizkion, eta 02:55,747ko denbora egin zuen, atzoko onena.
Bestelakoan, lasterketa oso ondo joan zen, inongo arazo edo ustekaberik gabe. Euriak pixka bat goibeldu zuen ikuskizuna, baina hala ere 500 bat ikusle joan ziren Gorlako inguruetara karrera ikustera.
Turismoen kategorian, David Ardions oñatiarra izan zen azkarrena, bere Mitsu Evo VII autoarekin. 03:01,130ko denbora izan zen bere onena. Txus Jaio zain zen bigarrena, eta Iban Tarsicio, automobil berriarekin, hirugarrena.