Udalak interesgarri jo du ETB-ko saioa egiten duen ekoizlearen proposamena eta, aztertu ostean, argi berdea eman dio. Ekoizlea programarako lehiakide bat topatu guran dabil eta, horretarako, herri ezberdinetan lehiaketak antolatu ditu. Bergarako kasuan, jaien egitarauaren barruan, maiatzaren 29an, egingo da lehiaketa.
Egun horretan 'El conquistador del fin del mundo' saioko taldeari aurre egingo dion sei laguneko herritar talde bat behar da. Interesatuek kultura etxera jo beharko dute izena ematera datorren eguaztena –maiatzak 23– baino lehen.