Grupo Bentaseko ordezkariek sektore desberdinetan egindako ikerketei buruz hitz egin zuten (fabrikazioan, forjan, automozioan, makina erremintan, eraikuntzan, elikaduran, etab.) eta gaur egun oraindik ere arrakasta izaten jarraitzen duten enpresetan egindako ikerketen ondorioak ere aurkeztu zituzten. Izan ere, enpresa batzuk atzeraldian badaude ere, badira krisi garaiotan gero eta gehiago fakturatzen dutenak ere.