Xaxau kamisetak atera dituzte Pazkoetarako

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 18a

Ume, mutil eta neskarendakoak atera dituzte, lau koloretan. 5 eurotan jarri dituzte salgai

Xaxau kamisetak atera ditu lehenengoz, Pazkoetarako. Jaiak kolorez eta aldarrikapenez jantzi nahi dituzte eta lau koloretan atera dituzte: urdina, gorria, morea eta berdea. Bestalde, ume, mutil zein neskarendako modeloak atera dituzte, taila askotan.

Dagoeneko eskuragarri daude Jarduneko bulegoan, 5 eurotan. Horrez gain, bihar, zapatua, Goazen plazara ekimena aprobetxatuta, plazan ere jarriko dute postua. Hilaren 24an pintxo-pote bitartean ere Irala kalean postua jarriko dute eta Pazkoetan plazako eta Bideberriko txosnetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak