Mikel Gutierrez eta Javier Gallastegi garaile Herri Arteko Plater Tiroketa Txapelketan

Edu Mendibil 2012ko maiatzaren 18a

Mikel Gutierrez bergararrak irabazi dute Herri Arteko Plater Tiroketa Txapelketa. Legazpia, Zumarraga, Urretxu, Oñati eta Bergarako 50 tiratzaile inguruk hartu dute parte herriz herri egindako saioetan. 60 jaurtiketatan 57 plater puskatu zituen Gutierrezek. Beteranoen mailan, berriz, 46 plater hautsita, Javier Gallastegi bergararrak eskuratu zuen garaipena. Era berean, Unai Urbinak eraman zuen Zambranan jokatutako Bergarako ehiza txapelketa.

Herri Arteko Plater Tiroketa Txapelketa zirkuitu eran jokatu da eta, esan bezala, aipatutako bost herrietan egin dituzte saioak.. 60 jaurtiketatan 57 plater puskatu zituen Gutierrezek. Beteranoen mailan, berriz, 46 plater hautsita, Javier Gallastegi bergararrak eskuratu zuen garaipena. Taldeko sailkapenean legazpiarrak nagusitu ziren.

Bergarako ehiza txapelketa
Bestalde, ohi denez, Zambranan jokatu zen Bergarako ehiza txapelketa joan den apirilaren 28an. Unai Urbinak eraman zuen txapela, 9 eper ehizatu eta gero. Jarraian Koldo Alberdi (8 galeper), Iban Igartua (6) eta Jon Ander Zamakola (5 eper) sailkatu ziren Zambranan. Beteranoen mailan Jose Ignacio Beristainek eraman zuen txapela. Aipatutako bost ehiztariek irailean jokatuko den zonaldeko txapelketarako txartela eskuratu zuten.Denera 35 partehartzaile izan ziren eta giro ederrean igaro zuten ehiza eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak