Pilotuek errepide bustiari egin beharko diote aurre bihar Gorlan

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 18a

Udanako igoeran gertatu bezala, badirudi bihar, zapatua, pilotuek –74k eman dute izena– errepide bustiari egin beharko diotela aurre. Udanan etxean korritzen zuen David Ardions izan zen azkarrena, baina biharko Zabaleta da faborito.

Euritan Bergarakoak ezingo dio Lola BMWari zuku dena atera, baina Udanako errepidea bustita dagoenean oso labainkorra da. Gorlaracing taldeko ordezkari Xabi Zabaletaren esanetan, berriz, "Gorlakoa asfalto zakarragoa da, eta ura hobeto xurgatzen du". Dena dela, monoplazen kategorian Zabaletaz gain beste zazpi lagunek eman dute izena, horrenbestez, saltsa polita egongo da. Horrekin batera, antolatzaileek berriro azpimarratu nahi izan dute ezinbestekoa dela lasterketako komisarioei kasu egitea, eta errespetuz jokatzea.

Monoplaza barrutik

Astelehenean Harmailatik saioan (21:30) Udanako igoeran protagonista izan ziren Aitor Zabaletaren eta Ruben Nogueirasen –irabazlearen, David Ardionsen baimenaz– auto barrutik jarraituko dugu lasterketa, bi pilotuak hiruna kamara aldean dituztela grabatuko ditugu-eta (21:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak