Pazkoetako bazkarirako salgai jarritako 700 txartelak agortu dira dagoeneko. Hala ere, herritarren eskaera ikusita eta azpiegiturak eta gastu-sarrerak aztertu ondoren, beste 95 txartel salgai jartzea erabaki dute.
Txartelok hilaren 22an jarriko dituzte salgai, 16:00etan, kultura etxean.
Pertsona bakoitzak ezingo ditu lau txartel baino gehiago erosi eta ez da erreserbarik onartuko.