Horretarako, herriko hiru leku ezberdinetatik hiru zutabe aterako dira arratsaldeko 18:30ean.
- Lehena, Frontoitik, erraldoi, buruhandi eta txistulariez lagunduta.
- Bigarrena, Udal Musika Banda musika eskolatik abiatuta.
- Hirugarrena, Bidegurutzetatik, herriko gazteek osatuta.
Hiru zutabeak 19:00etan plazan batuko dira.
Margolariak, Musiraka dantzariak...
Herriko plazan, herriko margolariek bi margolan handi pintatzen ariko diren bitartean, Musiraka dantza taldeak harrera egingo die bertan bildutako guztiei. Preso eta iheslarien senide eta lagunek hitza hartu ondoren, herriko abesbatzetako kideek abesti bat abestuko dute. Amaitzeko, San Martin plazan bilduko diren guztien artean azken abestia abestuko dute.
"Guztiei eskerrak"
Halaxe diote Bergarako Herrira ekimenekoek: "azken hilabetean egindako lanari esker, eragile eta talde asko izan dira Plazak bete ekimenarekin bat egin dutenak; herriko kirol talde ezberdinetako kideak, Udal Musika Banda, herriko margolariak, abesbatzetako kideak, herriko taberna eta komertzioak, Txapa irratia… Horregatik, guztiei gure eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako babesarengatik. Urtarrilaren 7an Bilboko manifestazio kolosalari bergararrok eman genion erantzunaren jarraipena izango da maiatzaren 19koa".