Lanbide Heziketako erakustoki paregabe horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko 120 ikasle inguruk hartu dute parte 18 modalitatetan.
Miguel Altuna Institutuko ikasleak, 18 modalitate horietatik 4 modalitatetara aurkeztu ziren: Mekatronikara, CNC Torneaketara, CNC Fresaketara eta CAD diseinu mekanikora.
Honako hauek izan dira Miguel Altuna Institutuko sarituak:
- Javier Ozaeta eta Roberto Martin, Mekatronika modalitatean txapeldunak izan dira.
- Jokin Osak CNC fresaketan bigarren postua lortu du.
- Endel Calderonek, hirugarren egin du CNC Torneaketan.
Espezialitate bakoitzeko irabazleek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko dute 2013ko urtarrilean egingo den SpainSkill lehiaketan. Eta lehiaketa horretan irabazten dutenek Alemanian 2013ko uztailean egingo den WorldSkill lehiaketan hartuko dute parte.