Kultur Astea Mariaren Lagundian, egubakoitzera arte

Edu Mendibil 2012ko maiatzaren 15a

Atzo eman zioten hasiera Mariaren Lagundian Kultur Asteari eta gaurko hainbat ekitaldi iragarri dituzte: tailerrak, anrzerki emanaldiak, elikagai bankua, ipuin kontaketak eta bestelakoak. Bihar, eguaztena, haur hezkuntzakoek aiton-amonen jaialdia izango dute 15:45ean; lehen hezkuntzakoek, berriz, ordenagailuko jolasak prestatuko dituzte aiton-amonendako eta zuhaitzak landatuko dituzte baita; eta bigarren hezkuntzakoek Bergarako gobernuz kanpoko erakundeen gaineko saioa egingo dute.

Eguenean, bestalde, Zugarramurdira joango dira haur hezkuntzakoak eta han igaroko dute gaua; lehen hezkuntzakoek San Martzialera ibilaldia egingo dute zuhaitzak identikatzen ikasteko; eta bigarren hezkuntzakoek informatiko ikastaroa eskainiko diete erretiratuei.

Kultur Astea egubakoitzean amaituko da. 10:00etan meza izango da eta ondoren kirol txapelketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak