Ariznoa gimnasia taldeko neskek lan bikaina egin dute Hernanin

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 14a

Zapatuan ospatu ziren Gipuzkoako gimnasia erritmikako A eta B mailako finalak Hernanin. Bertan  izan ziren Bergarako Ariznoa taldeko gimnastak eta emaitza bikainak lortu zituzten. Alebin A mailan lehenengo postua lortu zuten, infantilek hirugarren postua eta B mailakoak ere lehenengo postua eskuratu zuten. Hori horrela, guztiak sailkatu dira datorren maiatzaren 27an Eibarren ospatuko den Euskadiko finalerako.

Maiatzaren 26an, Bergarako Pentekoste jaietan, jokatuko da Bergaran Gipuzkoako amateur eta eskolarteko A mailako kadete, jubenil eta senior txapelketako finala Labegaraieta kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak