Udalak herritarrendako batzarrak deitu ditu atez atekoa aurkezteko

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 14a

Hain justu ere, bileren helburuak dira sistema berriaren lehen aurkezpena egitea, herritarren kezkak bideratzea eta ekarpenak jasotzea, Udalak bilketaren zehaztapen teknikoak egiterakoan horiek kontuan hartu ahal izateko.

Korporazio berriak sistema berria ezagutu eta aztertu ondoren, horrekin aurrera egiteko erabakia hartu zuen Udalbatzak 2012ko martxoan. Eta Udala hasita dago jada atez ateko biltze-sistema 2013an ezartzeko lanean. Orain herritarrekin elkartzeko garaia dela uste dute eta horretarako bileratara deituko ditu herri eragile desberdinak: lehenego batzarrean eragileak eta elkarteko gastronomikoak; bigarrenean, ostalaritza, komertzioa eta beste zerbitzu batzuk; eta hirugarrenean, interesa duten herritar guztiak.

Lehen bilera:

  • Udaletxeko Pleno Aretoan.
  • Maiatzaren 15ean, 19:00etan.
  • Eragileak eta elkarte gastronomikoak.

Bigarren bilera:

  • Udaletxeko Pleno Aretoan.
  • Maiatzaren 17an, 14:30ean.
  • Ostalaritza, komertzioa eta beste zerbitzu batzuk.

Hirugarren bilera:

  • Udaletxeko Pleno Aretoan.
  • Maiatzaren 23an, 19:00etan.
  • Herritarrak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak