Trikiti doinuak eta dantza asko Bergarako Erromeria Egunean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 14a

Goizean hasi eta iluntzera arte trikiti doinuak eta euskal dantzak izan ziren nagusi zapatuan Bergaran: Erromeria Eguna ospatu zuten. Goizean dantza ikuskizunak egin ziren herriko gune desberdinetan eta ondoren Munibe plazan elkartu ziren 60 lagun inguru bazkaltzera. Arratsaldeko erromeriara jende dezente batu zen eta baita iluntzeko kalejirara ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak