Familiakoen deiei erantzuten ez zien adineko emakumea etxetik atera nahian, suhiltzaileak

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 13a

Bergarako Masterreka kalean, Infernukua tabernaren gainean, suhiltzaileen bi kamioi eta Gurutze Gorriaren anbulantzia bat daude. Oñatiko suhiltzaileek emandako informazioaren arabera familiako deiei erantzuten ez zien emakumea etxetik atera nahian dabiltza. Horretarako eskailera mekanikoa igo dute etxebizitzako leihoraino. Oraindik informazio ofizialik ez duten arren, Oñatiko suhiltzaileen etxetik adierazi dute uste dutela emakumea ondo dagoela. Bolurako bidea momentuz itxita dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak