'Zai beti zai' antzerkia Bergaran

Aketz Zubia 2012ko maiatzaren 9a

Barikuan, maiatzak 11, Oihulari Klown antzerki taldeak 'Zai beti zai' ikuskizuna eskeiniko du, 22:00etan, Bergarako Zabalotegi aretoan.

Virginia Imazek zuzenduriko sentimenduzko heziketari buruzko klown parodia hau, gazte eta helduei zuzendua dago. Antzezlanean, Pu eta Gregoretta pailazoak ametsetako gizonaren zain dauden bitartean, ikuslegoa lagun min modura hartzen dute beraien fantasia eta ametsak kontatzeko. Asmo didaktikoa du ikuskizun honek, dibertimendurako, baina gogoetarako aukerak ere zabaldu nahi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak