Krisian lan egiteko gakoak azalduko dituzte

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 9a

Egoera honetan lana egiteko gakoak delako hitzaldia egingo du Vicente Gutierrez Agirrek, Grupo Bentaseko bazkide-zuzendariak. Gerenteei, zozendari komertzialei eta giza-baliabideetako arduradunei zuzendutako hitzaldia da, eta Miguel Altuna Institutuak antolatu du. Maiatzaren 17an izango da.

Helburua da krisialdian arrakasta izan duten enpresak zertan datozen bat jakitea. Izan ere, antolatzaileen esanetan, "krisialdian urtero gero eta gehiago fakturatzen duten enpresak ere badaude". Grupo Bentasekoek hainbat sektore ikertu dituzte, esaterako fabrikazioa, forja, automobilgintza, makina-erreminta, hidraulikoko osagaien fabrikazioa, eraikuntza, higiezinetako promotoreak, catering eta elikadura enpresak eta abar.

Hitzaldia maiatzaren 17an, eguena, izango da, Miguel Altuna Institutuan, 16:00etan. Ordu eta erdiko hitzaldia izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak