Antxintxikako Mikel Mujika Euskadiko Txapeldun

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 9a

Bergarako atleta 23 urtez azpikoen kategorian izan zen Euskadiko Txapeldun, joan den asteburuan Bermeon egin zuten lasterketan. Triatloi lasterketa esprint distantziakoa izan zen, eta ez zen Antxintxikako ordezkarien artean lan ona egin zuen atleta bakarra izan, Ritxar de Goñi laugarren izan zen-eta maila absolutuan. Gainera, tarte oso txikiagatik ez zen podiumera igo.

Mikel Mujikak onartu digu gorputzaldi oso onean ibili zela, sentsazio oso onekin: "Badirudi orain arteko entrenamendu gogorrak hasi direla emaitzak ematen". Hala, oraingo asteburuan Deban izango dute hurrengo hitzordua, eta hor ere aurrean ibili nahiko luke Bergarakoak. Eguna borobiltzeko, Antxintxika Triatloi taldea hirugarren izan zen taldekako sailkapenean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak